Egun gorrietan: Sigi-sagako gogoetak

Egun gorrietan: Sigi-sagako gogoetak

by Elena Martínez
Egun gorrietan: Sigi-sagako gogoetak

Egun gorrietan: Sigi-sagako gogoetak

by Elena Martínez

eBook

$11.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

"Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digiu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita, pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula ez flâneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergaitiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu. Eta-zergaitik ez?- aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan-eta historian zehar- noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeri, bidegabekeria, sasiargudiatzea agerian jarriz. Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia… Hortik  sigi-sagako gogoetak , alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari dagokionez ere. Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere."

Product Details

ISBN-13: 9788498686708
Publisher: Alberdania
Publication date: 05/02/2022
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 142
File size: 904 KB
Language: Basque

About the Author

Elena Martinez Rubio Bilbon jaio zen 1957an, baina Parisen eman zituen lehen urteak. Unibertsitate arteko ikasketak alemanez egin zituen Bilbon, Alemaniakoa du batxilergoa, eta han egin zuen Filosofia eta Soziologiako lehen zikloa ere. Lizentziatura, Bartzelonako Autonomoan, katalanez. Doktoretza tesia, Javier Sadabarekin, Hannah Arendti buruz egin zuen, Espainiako Estatuan lehena. EUTGn Euskal Filologia ikasi zuen. Berlingo Unibertsitatean euskara irakatsi du urtebetez, eta Literatura ikasi zuen bi urtez. Lau urtez Filosofia-eskolak eman ditu euskaraz EHUn. Beste urtebete Frankfurten eman du euskara irakasten, bertako Kaukasologia sailean. Saiakera hauek argitaratu ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie (Hannah Arendti buruz) (1999), Bidaia filosofikoak (2015), Jactaos vosotros (2015). Poesia ere argitaratu du: Vivíamos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiriko lehen saria, 2010). Hiztegigintzan ere aritu da: Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch Hiztegia (2006 eta 2011).
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews