Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

by Irene Solà
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

by Irene Solà

eBook

$12.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak... Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.

Product Details

ISBN-13: 9788498686272
Publisher: Alberdania
Publication date: 06/22/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 228
File size: 2 MB
Language: Basque

About the Author

Irene Solà (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Bèstia (Galerada, 2012) bere poema-liburuak Amadeu Oller Saria jaso zuen, eta Erresuma Batuko Shearsman Books argitaletxeak ingelesez argitaratu zuen 2017an, eta bere lehen eleberriak, Els dics (L'Altra Editorial, 2017), Documenta Saria irabazi zuen. 2018an, idazle egoiliarra izan zen Gerge Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (EEBB), eta 2019an, Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartzeko aukeratu zuten.
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews